Latinoamerika; bidaia baten hainbat zertzelada, irudi eta esteka (09)
Potosi, bizimodua ateratzeko hil behar den tokian
(2018 / 10 / 19)
Frantziskotarren komentuko elizaren teilatutik Cerro Rico behatzen dut. 4.800 bat metroko Muino Aberats edo Muino Ederra (Sumaj Orko) honen erraietatik aberastasun itzela sortu zen Espainiar Inperioa mantentzeko, zenbatezineko zilar-tonak. Historialari batzuen arabera milioika zenbatzen dira ere bertan hildakoak. Mita zerga-sistemaren bitartez, 15.000 indigena baino gehiago lekualdarazten zuten urtero meategietan lan egiteko. Lanak eta istripuek hildako ugari eragin zuten.
Muino Aberatsa zulatuta dago; zeukan zilar gehiena Europako bidea hartu zuen iraganean, baina mendia ustiatzen da oraindik, eta lehen bezala gizakiak irensten ditu. Zenbat? Batezbesteko hamalau meatzari hiltzen omen dira hilero, baina estatistika ofizialik ez dago. Meatzarien patua da: “asko desagertzen dira eta ez da ezer gertatzen”.
Muinoa eta bertako meatzaritza erakargarri turistikoa da gaur egun. Turismo agentziek meategi batean sartzeko aukera eskaintzen dizute, arriskuak ezagutzen dituzula sinatu ondoren. Potosi-ra heltzean eskaintza aprobetxatzea pentsatu nuen. Bideo pare bat ikusi ondoren eta, batez ere, katedralaren dorreko bisitan nire gidaria izan zen emakumearekin luze hitz egin ondoren, ideia baztertu dut. Emakumeak azaldu dit muinoko meatzaritza kooperatibek ustiatzen dutela, baina lanera sartzen diren gehienak ez direla kooperatibistak. Bizitza arriskuan jartzen dutenak, askok galtzeraino, adin posible guztietakoak dira (bizi-itxaropena 35-40 urtekoa da) : kontraturik gabeko peoiak, ikasketak ordaindu behar dituzten ikasleak, lan egiteko adingabeko mutilak…; emakumeak ere, hauek leku eta lanaren arriskuei aurre egiteaz gain, sexu-jazarpenak pairatzen dituzte.
Zilegi da besteen esplotazioa ikuskizun bihurtzea? Teilatu honetatik Sumaj Orko behatzen dut. Heriotza geldoa ikusi edo bat-bateko desagerpenak igartzearren, barrura sar daiteke. Ez dut aprobetxatuko eskaini didaten aukera.

(Irakurtzeko: IZAGIRRE, Ander. Potosí. Libros del K.O., Madrid, 2017)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina