2019/03/12

Cuzco, desfileak eta hauteskundeak




Latinoamerika; bidaia baten hainbat zertzelada, irudi eta esteka  (02)

Cuzco, desfileak eta hauteskundeak
(26 / 09 / 2018)


Zaguán del Cielo; Cuzcon alokatu dudan gela merkea, txikia eta ez oso garbia urbanizazio edo auzo horretan dago. Gela iluna da egunean, gauean,aldiz, iluntasun osoa ezin da lortu. Kale estuetatik Plaza de Armas-era heltzen naiz. Igandea da; plaza jendez lepo dago. Ikastetxe baten urteurren borobila omen da. Armada eta polizia gudu-lerroan ibili ondoren Cuscoko ikastetxeetako ikasle, irakasle eta guraso elkarteak desfilatzen dira. Esatari batek, aberkoi, kuartelari eta errepikagarriegia iruditzen zaidan hizkera eta mintzaldiarekin, talde bakoitzaren lorpenak eta baloreak goraipatzen ditu. Pachakuteq-ek bere idulkitik dena menperatzen du.

Pachakuteq inkaren beste irudi erraldoia bueltaka dabil Peruko hiri bisitatuenean. Hurrengo igandean (urriaren 7an) udal eta eskualdeko hauteskundeak izango dira. Raúl Salizar eta Carlos Cuaresma hautagaiak prestigio handiena duen inkaren izenaz eta irudiaz baliatzen dira: Movimiento Regional Inka Pachakuteq. Bietako batek, gutxienez, aurre egin behar dio epaiketari ustelkeriagatik. Oraindik ez dakite, baina hauteskundeetan ez dute ezer lortuko.

Nori ematen diote botoa Cuscokoek?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Viaje al románico de La Bureba

  Cuando enero empezaba a envejecer, atravesamos, desde el norte, la cadena de los Montes Obarenes por el desfiladero de Pancorbo. Nos diri...