2019/03/15

La Paz eta El Alto



Latinoamerika; bidaia baten hainbat zertzelada, irudi eta esteka (04)

La Paz eta El Alto
(2018/10/07)

El Alto goi-ordokian dago. Bere ekialdeko mugan La Paz hiria hasten da, Choqueyapu ibaiak sortutako arroilan babestuta. Bi hiriek metropoli-barruti bat osatzen dute; 1985eraino hiri bakar bat izan da, La Paz, baina geroztik bi hiri eta udalerri dira. Biren arteko garraiorik azkarrena eta modernoena teleferiko sare bat da; 2014an hasi zen funtzionatzen linea gorria, lehenengoa; 2019an hamar linea izango ditu “aireko metro” honek, kolorez bereiztuta. La Paz hiriko Geltoki Zentrala 3.689 metrotan dago, El Alto-ko 16 de Julio-koak 4.095ean, beraz, oxigeno gutxiago.

Bi hiriren arteko ezberdintasun gehiago daude. El Alto hirian emigrazioa kontzentratzen da; La Paz hiriko hegoaldeko auzoetan aberatsak eta pribilegiatuak. El Altok 922.000 biztanle inguru ditu; La Pazek 793.000 gutxi gora behera. El Alton 14.394 familia erabat behartsu bizi dira; La Paz hirian 3.825, eta seguruenik ez hegoaldeko auzoetan.

Aireko metroak bi hiri, talde sozial batzuk eta hainbat auzo lotzen ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

San Miguel de Panormitis

En la isla de Symi, en el mar Egeo, termina el viaje que inicié en 2017 para recorrer la Línea Sacra de San Miguel. En Symi se encuentra el ...