Latinoamerika; bidaia baten hainbat zertzelada, irudi eta esteka (05)
Cruzeñoek
ez dute Evo Morales maite
(2018/10/07)
–¡Dese la vuelta! –agintzen dit emakume batek begitarte ilunaz eta tonu zakarrez.
Santa Cruz de la Sierra. Gaua egin da eta nire ostatura noa. Zailtasun handiz nabil; jendetzaren norabidea ez da nirea. Berandu egin zait, eta egun osoan prestatzen ikusi dudan Evo Moralesen kontrako manifestazioa orain gauzatzen ari da, eta aurrez aurre topatu dut, nire parean.
Emakumeari ez diot kasu egin nahi, baina zuhurtziak ezagutzen dudan ostaturako beste bide batera narama, uholdetik aldendu nahian. Alferrikako lana; justu bilatzen dudan enparantzan hasten da manifestazioa. Behin eta berriz hasten dela ematen du; hasiera ez da inoiz bukatzen.
Biharamuna. Oihuek eta suziriek berandu arte izan naute esnatuta. Orain entzun eta irakurtzen dut hiriaren beste aldean Evorenek ere manifestazio handia egin zutela. Santa Cruzen Evoren aurkako plataformek jendetza handiagoa bildu zuten; La Pazen, aldiz, Evoren aldeko gizarte-mugimenduak gailendu ziren. Hauteskundeak 2019ko urrian izango dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina