Latinoamerika; bidaia baten hainbat zertzelada, irudi eta esteka (25)
Santiago de Chile
Errudunek beren krimenak aitortzen dituzte ukatzen dituztenean
(2018 / 11 / 25 eta 28)
2018an Latinoamerikan zehar egin nuen bidaiaren zertzelada sorta honetan (duela zenbait hilabetetatik blog honetara igotzen ditudanak), irudi bat baino gehiago ez dut erabiltzen portada gisa, testu bakoitzean jorratutakoarekin lotutako hainbat argazkirekin osatua. Santiago de Chileko emanaldi honetan salbuespen bat egingo dut; nahiz eta La Moneda delakoaren argazki batekin aurkeztu, atal bakoitzaren aurretik beste irudi bat jartzen dut. Leku, pertsona edo objektuekin zerikusia duten lau zati dira; memoriarako berreskuratutako lau espazio, bizipen edo elementu.
Lauretan ikusi nuena hau izan zen: egindako ankerkerien ukazioa bera erruduntasun aitorpena zen. Egindako krimenari buruzko egia baldarki desitxuratzea, edo hura ezkutatzeko harresi bat eraikitzea, erruduntasuna aitortzeko moduak dira. Córdobako (Argentina) Atxiloketa, Tortura eta Exterminio D2 Zentroan eraikitako horma gogoratu nuen. Córdoban, D2-tik igaro eta bizirik atera ziren errepresaliatuei lekua identifikatzea saihestu nahi izan zieten; Santiagon erabaki administratiboak hartu zituzten leku batek ofizialki existitzeari utz ziezaion, fisikoki ez bazen ere.
La Moneda
La Moneda, Txileko Gobernuaren egoitza, 1973ko irailaren 11n bonbardatu zuten. Han, eta data hartan, Allende hil zen demokrazia defendatuz. Lau hamarkada baino gehiagoan La Moneda bonbaketaren irudiak Santiago de Chileko irudia izan dira niretzat; izena entzuten edo irakurtzen nuenean, edo nik neuk aipatzen nuenean, burura etortzen zitzaizkidan. Santiago noizbait bisitatuko nuela pentsatzen nuenean, Allendek bere azken hitzaldian iragarri zuen hiria imajinatzen nuen: “Sigan ustedes sabiendo que, mucho más temprano que tarde, de nuevo se abrirán las grandes alamedas por donde pase el hombre libre, para construir una sociedad mejor”
2018ko azaroaren 25ean, igandea, Libertador Bernardo O’Higgins etorbidetik (Alameda izenaz ere ezagutzen dena), Plaza de la Ciudadanía-raino iritsi nintzen eta eraikin ikonikoa ikusi ahal izan nuen. Duela 46 urte (orain 47) jasan zuen bonbaketaren seinalerik ez zegoen.
Palacio de La Moneda liburuan (1983an argitaratua, Hernan Rodriguez Villegasek idatzia eta Pinochetek berak aurkeztua) XX. mendean zehar jauregian egindako birmoldaketak aipatzen dira, baita lanak gauzatu ziren unean errepublikako presidenteen izenak ere. 1973an jasandako bonbardaketaren ondoren egin beharreko zaharberritzeari buruz hitz egitean, honako hau esaten da:
“Luego del incendio sufrido por el edificio en 1973, la caída de estucos de los muros permitió apreciar las graves alteraciones estructurales producidas a través del tiempo, las que aumentaron peligrosamente al quemarse las vigas de roble que sustentaban los pisos y techumbres.
La importancia fundamental del Palacio de la Moneda en nuestra historia política y cultural, así como su condición de monumento capital de nuestro patrimonio, hizo que el Gobierno ordenara a la brevedad su total restauración, la que vino a concluirse en marzo de 1981”.
Ez da Allende aipatzen eta ez da esaten zerk eragin zuen sutea. Diktadurak, ekintza kriminalak gertatu ziren lekuak fisikoki ezkutatzeaz gain, historiari ere egia lapurtu nahi izan zion.
Interneten bilatu nuen informazioaren arabera jauregia zaharberritu zutenean, Allende hil zen aretoa hormigoizko horma batekin itxi zuten. Beranduago (2008) Michelle Bachelet presidenteak areto hura zaharberritzeko lanak agindu zituen.
Alamedatik Londres 38ra atzera eginez, ea hura Salvador Allendek iragarri zuen alameda handietako bat ote zen pentsatzen nuen. Desberdintasun sozial handienak pairatzen duen Latinoamerikako herrialdean zaila egiten zitzaidan Allenderen hitzak alameda harekin lotzea; izan ere, nor izan daiteke libre izugarrizko desberdinkeria dagoen eta oinarrizko eskubideak bermatuta ez dauden gizarte batean?
Londres 38, memorien gunea
Londres 38 diktadura garaian atxikitze, tortura, sarraski eta desagertze zentro bat izan zen. Alameda-ren, San Frantzisko elizaren parean, eta Aita Alonso de Ovalle kalearen artean, Londres kalea igarotzen da. Elizatik oso gertu Londres 38 dago.
Higiezin hori Alderdi Sozialistak erosi zuen 1970ean. Estatu kolpearen ondoren diktadura jabetu zen higiezinaz; urtebetez DINAk erabili zuen torturatzeko eta desagerrarazteko. 1.100 pertsona baino gehiago igaro ziren zentrotik, eta horietatik 94 (gehienak gazteak) desagerrarazi edo exekutatu egin zituzten.
1978an Londres 38 doan transferitu zioten armadari lotutako erakunde bati. Eraikinean obrak egin ziren ebidentziak ezkutatzeko eta errepresaliatuen testigantzak saihesteko. Gainera, higiezinen zenbaketa aldatu egin zen, Londres kalean 38. zenbakia egon ez zedin; bideo honen 2:15 minutuan, esleitu zitzaion zenbakia ikus daiteke, administratiboki desagerrarazteko: 40. zenbakia. Nabariagoa izan daiteke krimenaren aitortza biktimarioen aldetik?
2005eko urriaren 12an, Txileko Monumentu Historiko izendatu zuten, Londres 38 kolektiboak eskatuta. Lekua da suntsitu ez den DINAren errepresio eta sarraski klandestinoaren gune bakarra; egun, "Oroimen gune berreskuratua da, eta komunitateari eta gizarte erakundeei irekia".
Santiagoko Memoriaren Museoa
Santiagoko Memoriaren Museoak egun osoko bisita baterako ematen du. Bertan, diktaduraren eta errepresioaren historia osoari buruzko informazioa jasotzen da. Esperientzia lazgarriak daude, bizirik atera ziren torturatuei bideoan grabatutako adierazpenak, gutunak, dokumentuak, prentsa, marrazkiak …
Hemen bereziki txundituta utzi ninduen zerbait baino ez dut aipatuko: neskato batek Lucia Hiriarti, Pinocheten emazteari, bidali zion gutuna eta honen erantzuna.
Ninoska Henríquez Arayak, bederatzi urteko neskatoak, gutun bat idatzi zion Lucia Hiriarti; bertan, laguntza eskatzen zion, bere amona Olgarekin eta bere aitona Bernardorekin berriz elkartu ahal izateko. Bost hilabete lehenago DINAk Ninoska bera, 15 urteko Vladimir anaia eta 9 urteko lehengusu batekin bahitu zituen aitona-amonarekin batera.
Lucia Hiriarten erantzuna ezin izan zen laburragoa, inpertsonalagoa eta itxuraz aseptikoagoa; hala ere, bertan mespretxurik erabatekoena nabaria da. Erantzun mekaniko eta protokolarioan Pinocheten emazteak egin behar izan zuen gauza bakarra bere izena idaztea izan zen. Erantzun-oharra ikusi nuenean, Lucia Hiriart imajinatu nuen bere buruari garrantzi handiko itxura ematen, eta bere izena sinadurarako aurkezten zioten paperean mespretxuz idazten. Iruditu zitzaidan eskuz idatzitako lerro hark bere harrokeria islatzen zuela: bere izena idazten zuen erantzun-oharraren gainean, ez sinaduraren lekuan, bere aginduak beteta zeudela ziurtasun osoz, sinatzen zuena irakurtzeko beharrik ere ez balu bezala. Bere abizena inizial batera murriztua geratzen zen, baina gehigarri batekin indartua: "de Pinochet", erregimen odoltsu hartako tresnarik ikusgarriena zena.
Erantzun aseptiko hark, esanahi neutroko hitzekin, politika errepresiboa arazo edo gai administratibo hutsa bihurtzen zuen; egindako krimena ezkutatzeko beste modu bat.
Ninoskaren aitona-amonak ez dira inoiz agertu. Bere gutunaren emaitza ezin garratzagoa izan zen neskatoarentzat eta haren familiarentzat.
Hormigoizko blokea
Memoriaren Museoan ikusgai dagoen beste objektu batean egindako krimenaren aitorpena ikusi nuen: hormigoizko panel bat, honetan ere ezkutatze jarduera bat.
1971ko uztailaren 8an lurrikara bat gertatu zen Txilen. Sobiet Batasunak hormigoizko panel fabrika bat eman zuen etxebizitza sozialak eraikitzeko. 1972ko azaroan Salvador Allendek eta Sobietar Batasuneko enbaxadoreak hormigoizko bloke bat sinatu zuten, "Gracias compañeros soviéticos y chilenos" zioen testu batekin. Blokea ikusgai geratu zen fabrikaren sarreran, Allenderen proiektu sozialistaren ikur bihurtuz, non etxebizitza eskubidea oinarrizko eskubide gisa ulertzen zen.
Kolpearen ondoren, fabrikako administrazioa esku militarretara pasatu zen. Oroitzapenezko panela igeltsuz eta pinturaz estali zuten, eta haren mezua ezkutuan geratu zen. Langileetako batzuk atxilotu eta torturatu egin zituzten, eta horietako bost desagerrarazi. 1979an itxi zuten lantegia.
Panel hori ere bada ezabatu nahi izan zuten memoria kolektiboa.
Ez diktadura hark, ez bertan parte hartu eta errepublikako erakundeetan jarraitu zutenek, ez zuten lortu beren basakeria ezkutatzea. Herria berriro manifestatzen da bidegabekeriaren aurka, eta gobernuak kalera ateratzen ditu armada eta karabineroak; eta hauek, berriz ere, indarkeria eroaz zapaltzen dituzte herritarrak … Baina borroka oraingoz aurrera doa.
Berriro irekitzen ari dira alameda handiak bertatik ibiltzen diren gizaki askeek gizarte hobe bat eraikitzeko?

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina