Latinoamerika; bidaia baten hainbat zertzelada, irudi eta esteka (29)
Arequipa eta Cañón del Colca
(2018-12-06 - 2018-12-08)
Abenduaren 5a Iquique eta Arequipa arteko autobus bidaian joan zitzaidan, aduana tramiteak barne. Latinoamerikako bidaia amaitzen ari zen. Astebete geratzen zitzaidan Limatik etxerako hegazkina hartzeko.
Arequipa etapa posible bat besterik ez zen nire bidaia-egitasmoan; denbora nahikorik izan ezean, ez nuke bisitatuko. Hiri Zuria balizko etapen artean sartzera eraman ninduenak, bere arma-plaza berriro ikustearen jakin-mina izan zen, lehen aldiz zapaldu nuenetik 35 urte igaro ondoren. Zapaldu egin nuen, baina bere fisonomia ahaztuta neukan. Nire plazaren oroitzapena jendetza batena zen, milimetro karratu bakoitza hartzen zuena. Hiriaren fundazioa ospatzen zen eta hain estu geunden ezinezkoa zela edozein mugimendua egitea. Baina hura beste istorio bat izan zen.
Oraingoan lasaitasun handiagoz gozatu nuen Hiri Zuriaz, eta nire buruari ezarritako helburu gehiago bete behar ez izateak ematen zidan barealdi sentsazioarekin. Etxera itzultzeko Liman egingo nuen azken geldialdiaren aurreko atsedena Arequipako geldialdia izan zen.
Arequipa hiri erakargarria iruditu zitzaidan, atsegina, garbia …, eta benetan zuria. Eraikin asko egiteko erabili den harriagatik zuria; eraikinetan erabilitako harlanduek, sumendi-erupzioetatik sortuak, halako argitasuna ematen diote. Erakargarria da auzo marjinaletara joaten ez zaren bitartean, normalean turistek bisitatzen ez dituztenak. Hiriko alde umilago hori bi solairuko autobus turistiko batetik ikusi nuen. Ibilbidean ez nien jaramon handirik egin megafoniaz ematen zizkiguten azalpenei; Santiago de Chile-ko medikuntza-ikasle batekin izan nuen elkarrizketan entretenituta egon nintzen.
Hirian egon nintzen bitartean, bertako kaleetan ibiltzeaz gain, katedrala bisitatu nuen. Lurrikarek eta suteek sortutako kalteengatik hainbat aldiz berreraiki behar izan dute. Jasan duen azken lurrikara 2001ean izan zen; bere bi dorreak kaltetuak izan ziren, beraz bidaia honetan ikusi ditudanak duela 35 urte ikusi nituenen berreraikuntzak dira, eta haiek, beste hondamendi natural batzuen ondorengo berreraikuntzak. Bisitaren gauzarik erakargarriena, niretzako, katedralaren teilatutik paseatzea izan zen; handik ezerk ez zuen eragozten hiritik gertu zeuden sumendiak ikustea: Chachani, Pichu-Pichu eta Misti; azken hau Arequiparen ikurra da. Hemen harrotasunez esaten dute: "sumendi baten oinean jaiotzea ez da alferrikakoa". Aspaldian Misti-ra igo nahi izan nuen, baina bidaia honetan ez nuen horrelakorik egitea pentsatu.
Santa Katalina monasterioa ere bisitatu nuen, kaleak eta plazak dituen herri bat hiri barruan, baina bertatik isolatuta. Mojen monasterioa da, 1579an fundatua. Bi hektarea hartzen ditu, eta lau metroko horma batek hiritik isolatzen du. Nire herria (Lendoñobeiti) baino askoz txikiagoa izan arren, askoz etxebizitza gehiago ditu, eta noizbait 500 emakume aldi berean biz izan dira bertan: mojak, neskameak, errefuxiatuak... Monasterio hau gizateriaren ondarea da; oso leku erakargarria iruditu zitzaidan.
Santuarios Andinos museoan (bideo bat ere badago estekan) Juanitaren momia ikusi nuen, duela 500 urte baino gehiago Ampato sumendian sakrifikatu zuten neskato batena. Bere sakrifizioa, sumendiaren kraterraren ertzean edo kanpoan egin behar izan zen arren, bere gorpua, konoaren barnean aurkitu zen; Sabancaya sumendiaren erupzioak, 1995ean, Ampatoko tontorreko momia babesten zuten izotzak ere urtu zituen, eta Juanitaren gorpua gordetzen zuen fardela konoaren barnean irristatu zen. Jendeari gela hotz eta ilunpean erakusten zaio, kontserbatu ahal izateko baldintza eta tenperatura egokiak dituen urna baten barruan. Baina ez dago urte osoan ikusgai; aldizka jendaurrean ikusgai dagoen momia aldatzen da; hurrengo urte erdian Sarita izango da aretoko ilunpetan ikusgai egongo dena, Sara-Sara sumendian aurkitutako beste momia bat.
Arequipan geldialdi bat egiten, Cañón del Colca bisitatu behar nuen. 3.400 metroko sakonerarekin munduko arroilarik sakonenetakoa da. Hara joateko txango batean atera nintzen goizaldeko hiruretan beste hamabost lagunekin: Limako bi anaia (zeinekin hurrengo egunean Santuarios Andinos Museoa bisitatuko nuen), beste bi bikote, eta irakasle bat zazpi ikasle nerabeekin; ni izan ezik beste gainontzekoak perutarrak ziren. Egunsentian, Maca herrira iritsi aurretik, geldialdiren bat egin genuen urrutitik sumendi batzuk ikusteko; Anpato zen bat, non Juanita sakrifikatu zuten, eta beste bat Sabancaya. Azken hau aktibo dago, eta botatzen zuen ke eta errauts zutabea argi ikusten zen.
Igo ginen punturik altuena Cruz del Cóndor begiratokia izan zen, 3.800 metroko altueran. Puntu horretatik Colca ibaiaren hondoraino 1.200 metro daude. Ikuskizuna ikaragarria da, horrek bakarrik justifikatzen du bidaia. Baina kondorrik ez genuen ikusi hegan egiten arroilaren gainetik, nahiz eta agentzia turistikoek esperientzia hori eskaini txangoa erakargarriagoa egiteko.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina