Latinoamerika; bidaia baten hainbat zertzelada, irudi eta esteka (28)
Iquique. Santa Maria eskolako langileen sarraskia
(2018-12-02 - 2018-12-05)
Copiapotik Aricaraino Txileko Iparralde Handia zeharkatzeak herrialdea banatzen den hamasei eskualdetatik lau zeharkatzea dakar: Atacama, Antofagasta, Tarapaca eta Arica eta Parinacota; 1.300 kilometro inguru dira, munduko basamorturik lehorrenean barrena. Badirudi eskualde horietako zati handi batean Lurrak ezin duela ezer eskaini zoruaren eta zeruaren artean. Baina lurrazalean edo lurpean pilatutako aberastasunak gizakiak erakarri zituen, hura ustiatzeko helburuarekin. 1840ko hamarkadara arte, Atacamako basamortuan ia ez zen gizakirik bizi. Baina munduko merkatuan ongarrien eskaria handia izaten hasi zen, eta Atacaman nitratoa pilatuta zegoen. Eskualdea inguruko herrialdeen arteko liskarren eta desadostasunen arrazoi izaten hasi zen. Ozeano Bareko gerraren ondoren, eskualde zabal hau Txileren esku geratu zen; Peruko muga iparralderago ezarri zen eta Boliviak, bere lurraldea galtzeaz gain, itsasorako irteera galdu zuen.
1883an Peruk Txileri eman zion Tarapacá probintzia. Txileko gobernuak, nitrato aberastasuna eta bere ustiapena nazionalizatzeko aukera izan zuen, baina biak utzi zituen espekulatzaile ingelesen eskuetan. Tarapacá eskualdea ahal zen neurriraino ustiatu zen, Txileko agintarien onespenarekin eta, beharrezkotzat jo zutenean, armadaren indar errepresiboaren erabilerarekin. Errepresio bortitz eta lazgarrienetako bat 1907ko abenduaren 21ean gertatu zen Iquiquen, eskualdeko hiriburuan.
Pampa del Tamarugal-eko nitratoaren ustiapenak langileak behar zituen, eta haiek ere esplotatuak izateko iritsi ziren. Pampara bizia irabazteko iritsi zirenek egiaztatu ahal izan zuten basamortura erakartzeko ziurtatu zieten aberastasuna ez zela beren klasearentzat. Meatzarientzat eta haien familientzat miseria zen, lanordu amaigabeetan bero erregarria, gaueko muturreko hotza, zepoa bezalako zigor umiliagarriak…
1907ko abenduaren erdialdean, Pampa del Tamarugal-eko milaka meatzariak biltzen hasi ziren hirira joateko; nitratoa ekoizten zuten enpresen eta Iquiqueren arteko tren saretatik bidaiatu zuten. Protesta mugimenduak eta grebak hilaren hasieran hasi ziren eskualdean. Interes britainiarrek ustiategientzako babesa eskatu zuten agintariei, eta errepresio irmoa. Txileko gobernuak hainbat errejimendu bidali zituen itsasotik. Milaka meatzari bildu ziren Santa Maria Eskolan. Txileko agintari politiko eta militarrek hainbat aldiz bildu ziren meatzarien eta enpresarien ordezkaritzekin negoziatzeko. Enpresaburuek "adierazi zuten euren kezka nagusia ez zela dirua, baizik eta "gai morala"; izan ere, haien ustez, grebalarien presiopean negoziatzeak airean jartzen zuen ordena mantentzea". Pedro Montt errepublikako presidenteak, "greba berehala eteteko behar diren neurri guztiak" erabiltzeko baimena eman zuen.
Iquiquek ez zuen zer ikusirik Latinoamerikan zehar egin nuen bidaiaren ibilbidea diseinatzeko aukeratu nituen bi ardatz tematikoekin. Hala ere, lehen unetik argi izan nuen Iquique izango zela helmugetako bat. Hainbeste aldiz entzun nuen Quilapayun taldeko Santa Maria de Iquique kantata[1], eta hainbeste aldiz hunkitu ninduen, milaka pertsona sarraskitu zituzten lekua ezagutzeko nahia zaharra zela niretzat; bidezkoa zena eskatzeagatik, esklabo izateari utzi nahi izateagatik hil zituzten. Chomskyrentzat hura izan zen "ezagutzen dudan langileen historiako sarraskirik txarrena"; eta, niretzat ere den bezala: "...literalki ahazteko ezinezkoa den zerbait".
Iquiquen hartu nuen ostatuan artatu ninduen emakumeari galdetu nion Santa Maria eskolari buruz; ez zekien zertaz galdetzen nion. Baquedano kale dotorean eskolako sarraskiari buruzko kartel handiak ikusi nituen irudi eta azalpenekin; bigarren eskuko liburu saltzaile batenak ziren, eta eskolaz galdetu nion. Mariok, hala deitzen baitzitzaion, azaldu zidan nola iritsi.
–Baina meatzariak eta haien familiak erail zituzten garaiko eskola ez duzu aurkituko; antza duen ezer ez duzu aurkituko –esan zidan.
Haren arabera, sarraski haren gaiak Iquique-ko askori lotsa ematen diela dirudi, eta, berari, sarraskia jasan zituztenak gogoratzeko benetako memorialik ez egotea txarto iruditzen zitzaion.
Bilatzen nuen lekura iristeko Iquique hiriaren hainbat kaletatik ibili behar izan nuen; azkenean nire ostatutik oso gertu aurkitu nuen. 1928an sute batek suntsitu zuen Santa Maria eskola, eta berriro eraiki zuten. Lurrikara batek kalte egin zion 2005ean, eta 2011n erabat eraitsi zuten arte itxita egon zen, baina bitartean bere fatxadak erabiliak izan ziren mezu eta graffitien[2] bidez langileen sarraskia gogoratzeko. Gaur egun bertan ikusten den eraikinak Liceo Bicentenario Santa Maria du izena, eta bere fatxada nagusia jatorrizko fatxadaren eta sarraskia gertatu zen lekuaren kontrako aldean dago. Mercado Bicentenario-ak ere betetzen du espazio hura gaur egun. Eskola eta merkatuaren izenek Txile herrialdearen independentziari egiten diote erreferentzia; eskolaren izenak sarraskiari egin ziezaiokeen aipamena, baina, askoren iritziaren kontra, beste batzuek ezetz erabaki zuten.
Ez dakit zenbaterainoko arrazoia zuen Mariok, baina oharkabean pasa zitezkeen plaka pare bat eta aipagarriegia iruditu ez zitzaidan monumentu txiki bat besterik ez nuen ikusi.
Memorial bat badago 3. Hilerrian. Hiriaren ertzean dago eta basamortuko hondarrak ditu auzokide. Egurrezko egitura batek gertaera gogoratzen du; hainbat plaka eta testu ditu, eta dorre baten goialdean meatzari bat. Monumentuaren ondoan antzeko beste bi egurrezko egitura daude, Santa Maria Eskolan gertatutakoarekin zerikusirik ez dutenak eta memorialari garrantzia kentzen diotenak.
3. hilerrian ez daude sarraskian hildako pertsonen gorpuzkiak. Baina, egon gabe ere, gogora ditzakegu, eta alde berean beste edozein lekutan erori zirenak. "Los muertos de la plaza" olerkian[3] eskubideak eta justizia eskatzeagatik hil zituztenen izen ahaztu guztiak laburbiltzen ditu Nerudak:
Yo no vengo a llorar aquí donde cayeron:
vengo a vosotros, acudo a los que viven.
Acudo a ti y a mí y en tu pecho golpeo.
Cayeron otros antes. Recuerdas? Sí, recuerdas.
Otros que el mismo nombre y apellido tuvieron.
(…)
en Iquique, enterrados en la arena,
(…)
Yo encontré por los muros de la patria,
junto a la nieve y su cristalería,
detrás del río de ramaje verde,
debajo del nitrato y de la espiga,
una gota de sangre de mi pueblo
y cada gota, como el fuego, ardía.
[1] Enlace: Texto de la Cantata Santa María de Iquique
[2] La foto con el “Canto de Venganza” que forma parte de la imagen de la cabecera es de Farisori. Fue tomada en 2008, antes de la demolición de la escuela.
[3] Los muertos de la plaza (28 de enero de 1948. Santiago de Chile), en Canto General

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina