Latinoamerika; bidaia baten hainbat zertzelada, irudi eta esteka (26)
Isla Negra
(2018 / 11 / 27)
“Regresé de mis viajes. Navegué construyendo la alegría”. Egurrezko habe batean grabatutako esaldi horrekin hartu ninduen Isla Negra-ko Nerudaren etxeak. Salvador Allenderen aurkako kolpe militarretik zortzi egunera, etxe honetatik Txileko Santiagoko klinika batera eraman zuten Neruda, lau egun beranduago bertan hil egin zen (zenbaitek pozoitua izan zela diote). Etxe honetara itzultzeko eta berak nahi zuen bezala bertan lurperatua izateko, 19 urte eta hilabete batzuk igaro behar izan ziren: kolpe zibiko-militar bat, errepresio krudel bat, diktadura gaizto bat... Baina 1992ko abenduaren 12tik bere gorpuzkiak berak nahi zuen lekuan lurperatuta daude, Ozeano Bareara begira. “Compañeros, enterradme en Isla Negra, / frente al mar que conozco, a cada área rugosa de piedras/ y de olas que mis ojos perdidos/ no volverán a ver…”.
Isla Negra ez da uharte bat; Neruda horrela deitu aurretik Las Gaviotas deitzen zen herri bat da. Joan den mendeko 30eko hamarkadan Nerudak etxola bat zuen lursail bat erosi zuen Ozeano Barearen ertzean, Santiagotik ehun kilometro pasatxora. Txabola haren inguruan etxe bat joan zen hazten hainbat hamarkadatan, gaur egun museo bihurtua. Eta han hazi zen Canto General, eta Pablo Nerudaren obraren zati handi bat. Itsasoaren aurrean. «El océano Pacífico se salía del mapa. No había dónde ponerlo. Era tan grande, desordenado y azul que no cabía en ninguna parte. Por eso lo dejaron frente a mi ventana».
Lineako autobusez iritsi nintzen Isla Negra-ra. Aurretik Canto General-aren poema batzuk berrirakurri nituen, eta Mikis Theodorakisen izen bereko operaren bideoetan berriro entzun. Baina Isla Negra-ko etxe honek ez ditu Nerudaren idatziak gordetzen, ezta haren liburutegia ere. Isla Negra-ko etxean dagoena "jostailuak" dira, bere etxea apaintzen zuten bildumak, bizitza balute bezala tratatzen zituen objektuak.
Logela iruditu zitzaidan espaziorik erakargarrienetako bat. Ohea diagonalean jarrita dago, eta inguruko altzariak bere posizioari egokituta; egunsentian atzetik sartzen da eguzkia leiho batetik, eta arratsaldean aurrean ikus daiteke, etxearen oinetan itsasoa ikustea ahalbidetzen duten bi leihatetik ilunabarra miresteko.
Kanpoan, etxearen ezkerraldean, Neruda eta bere azken emaztea Matilde Urrutiaren gorpuzkiak dituen hilobia dago. Hilobiak hartzen duen espazioa, Pazifikorantz aurreratzen den itsasontzi baten profila marrazten duten harresi batzuek inguratzen dute.
Ez nuen ezer jan Santiagon gosaldu nuenetik, eta arratsaldea ondo sartua zegoenez, autobus-geltokiaren ondoko jatetxe batean enpanada bat erosi nuen. Jabeak kontatu zidan Neruda ezagutu zuela, eta bisitatu berri nuen etxean uda bat pasatu zuela. Bere aitaginarreba poetaren arotza zen, eta hau Parisen enbaxadore zegoenean, etxea arotzari eta familiari uzten zien.
―Nork pentsatuko zukeen Nerudak hainbeste ospe emango ziola herri honi! ―Esan zidan agur esatean.Ez dakit zenbat apaingarri gehitu zituen kontatu zizkidan istorioetan. Nik ez nuen tokiaren eta etxearen laudorioen beharrik ikusitakoaz pozik alde egiteko. Aspaldidanik nahi nuen haraino iritsi, eta Isla Negra-n egon aurretik imajinatu nuena baino askoz ere liluragarriagoa iruditu zitzaidan.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina